jueves, 23 de octubre de 2014

CORTIJO DEL FRAILE | Lehen proposamena


Proposamenaren artxiboa (pdf)

2 comentarios:

  1. Orokorrean planoen azterketa egiterakoan ikusi da, lehenengo planoa oso argia eta txukuna dagoela.
    Bigarren planoan agertzen diren oinak ez dira ongi bereizten, ez da ongi ikusten, eta ondorioz zaila
    egiten da plano hau ulertzea.
    Proposamenean ikusten denaren arabera egokia dela uste da. Cortijo del Fraileren izaera mantendu
    da, baina horma berriak egiten direnean testuan agertzen denarekin kontraesana dagoela pentsatzen
    da.
    Ebaketa asko egin dira. Ikus daiteke altuerekin ere jolas bat dagoela. Altuera horiek erradikalagoak
    egiten badira kontrastea egingo da eraikin zaharrarekin eta beharbada proiektuari gehiago
    lagunduko dio.
    Azterketa klimatikoa ondo egin da. Planoetan jadanik agertuko balira era eskematikoan lehioen
    kokapena... hobe ulertuko litzateke egin den azterketa hori, egin denaren testuaren laguntzarekin
    batuz.
    Aurkitutako erreferentziak ere egokiak dira, baina zalantza dago egiturarekin erlazioa duen
    erreferentzia hori erabilgarria den proiektuan.
    Programaren banaketa interesgarria da, egiten duen ibilbideak hau potentzia dezake.
    Planoak oso landuak, baina gehiago kostatzen da ideia zein den asmatzea.

    6.taldea

    ResponderEliminar
  2. Programari dagokionez, planteatzen diren elementu edo gune ezberdinen kokapena egokia da
    orokorrean.
    Oina ikusiz, erdiko espazioak indarra hartzen du eta blokeen arteko jokoak bigarren mailako
    beste espazio interesgarri batzuk sortzen dituzte.
    Kortijoaren presentzia altxaeran, nabarmena da, egiten den esku-hartzea orokorrean honen
    izaera mantentzen baitu, perimetroko ia guztia mantentzen delarik.
    Bestalde, bloke aurrefabrikatuen kokapenari dagokionez, kortijoaren jatorrizko oinaren
    gainean kokatzen diren blokeak lehen aipatutako izaera hori mantentzea ahalbidetzen dute,
    baina kafeteriko eta harrera guneko blokeak esaterako, ausazko kokapena dutela ematen du.
    Horrelako blokeak kokatzerakoan, hau da, modulu berdin baten errepikapena jartzerakoan
    zorizko kokapen baean erortzea erraza da. Hala ere, bloke hauek hasieran aipatu bezala,
    interesgarriak izan daitezkeen espazioak sortzen dira, beste erabilera batzuk ahalbidetu
    dezaketena.
    Amaitzeko, aipatzekoa da entregatutako dokumentazioan agertzen diren etxe komertzialen
    atalean azaltzen diren ereduak baliagarriak direla proiektua hobeto ulertzeko, bertan blokeak
    izan daitezkeen elementu aurrefabrikatu batzuk era garbi batean erakusten baitira. Dena dela,
    ez da ondo ulertzen oinean hasierako distribuzioak mantenduko diren edo bloke berrien
    bitartez desberdinak planteatzen diren.
    10. taldea

    ResponderEliminar