jueves, 12 de marzo de 2015

3D XEHETASUNA


1 comentario:

  1. KOMENTARIOAK

    5. AURKEZPENAREN INGURUAN
    Aurkezpena egokia da. Ondo ulertzen da eraikina modulozka osatuko dela. irudian benetan obran modulu hauek nola kokatuko diren azaltzen saiatuko ginateke. Bestalde aukeratutako ikuspuntuarekin ulertzen da sortuko den bolumetria berria Cortijoaren gainetik egongo dela, baina ez cortijoaren zein zatitan.

    6. 3D SEKZIOAREN INGURUAN
    3D sekzioaren inguruan ondo ikusten dira eraikuntza elementu ezberdinak. Zimentazioa ez da azaltzen baina egitura metalikoa eta gainean joango diren moduloen muntaia ulertzen da.

    7. MATERIAL ETA SISTEMEN DEFINIZIOAREN INGURUAN
    Aukeratutako material eta eraikuntza sistemen inguruan egokiak direla iruditzen zaigu. Barne banaketen buruzko informazioa oraindik ez da azaltzen. Azaltzen den informazioak 3d irudia hobeto ulertzen laguntzen du.


    8. BARNE BANATZAILE ETA AKABEREN INGURUAN

    Lehen esan bezala barne banatzaileak ez dira ageri. ez dakigu erabiltzen dituzten modulo hauek elkarren alboan muntatzean Hauen artean horma banatzaileak egongo diren edo dena espazio bakarra izango den. Bestalde sabai faltsuaren inguruko informazioa ipini dute. Barna banatzaileei buruz informazioa: https://www.pladur.com/es-es/particulares/descubre-pladur/Paginas/placa-de-yeso-laminado.aspx

    ResponderEliminar